Edukira joan

Danimarkako itsasarteko gudua

Koordenatuak: 67°46′00″N 31°00′00″W / 67.76667°N 31°W / 67.76667; -31
Wikipedia, Entziklopedia askea
Danimarkako itsasarteko gudua
Bigarren Mundu Gerra
Atlantikoko gudua
Data1941eko maiatzaren 24a
LekuaDanimarkako itsasartea
63°20′00″N 31°50′00″W / 63.333333°N 31.833333°W / 63.333333; -31.833333
Koordenatuak67°46′00″N 31°00′00″W / 67.76667°N 31°W / 67.76667; -31{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page
EmaitzaAlemaniar garaipena.
Gudulariak
Hirugarren Reicha Erresuma Batua
Buruzagiak
Günther Lütjens
Ernst Lindemann
Helmuth Brinkmann
Erresuma Batua Lancelot Holland
Erresuma Batua John Leach
Erresuma Batua Ralph Kerr
Erresuma Batua Frederic Wake-Walker
Indarra
korazatu 1
gurutzontzi astun 1
guda gurutzontzi 1
korazatu 1
Galerak
korazatu kaltetu 1
5 zauritu
korazatu hondoratu 1
1.428 hildako
9 zauritu

Danimarkako itsasarteko gudua, 1941eko maiatzaren 24an, Danimarkako itsasartean, Kriegsmarine alemaniar itsas armada eta Royal Navy britainiar itsas armadako ontzien arteko gudu bat izan zen. Hirugarren Reicharen aldetik Bismarck korazatua eta Prinz Eugen gurutzontzia borrokatu ziren, Erresuma Batuaren aldetik berriz, HMS Prince of Wales korazatua eta HMS Hood gurutzontzia.

Gudua hasi eta minutu gutxira, Bismarck korazatuak HMS Hood gurutzontzia hondoratu zuen. Britainiar gurutzontziko eskifaiako 3 lagun bakarrik salbatu ziren, gainontzeko 1.428 lagunak hilez. HMS Prince of Wales korazatuak Bismarck korazatuari su egin baina kalteak eragiteaz gain, gudua alemaniarrek irabazi zuten.

Halere, HMS Hood gurutzontzia hondoratua izanaren mendekuz, Royal Navyk Bismarck korazatua atzemateko gerra ontzi ugari itsasoratu zituen. Handik hiru egunetara, HMS Ark Royal hegazkin-ontziak eta Fairey Swordfish hegazkin torpederoak Bismarck korazatua topatu eta hondoratu egin zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]